XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eskualdunen herrian

Le Pays des Basques liburuan oinarritua zen M. de Champreux Au Pays de Basques egiteko, euskaldunok singer ageri ginen lehen filmea.

Iparraldeari buruzko deskribapen ederra da liburua bera ere, Gaampeuml;tan de Bernoville-k idatzia.

Izen-deitura hauek aizunak iduri dute, sobera aristokratikoak nehondik ere.

Uste izan dut ezizena ote den.

Euskal Herria zuen sorterri, baina berak utzi aztarnetarik ateratzen ahal dugu Gaampeuml;tan de Bernoville ez zela euskalduna, ez euskal herritarra.

Euskal Herriaz gogorkien maitemindu direnak, oro har, kanpotarrak izan ditugu.

Arras hartu baitzuen gure herriak Bernovilleren bihotza.

Anitzetan gertatzen ohi denez, maitasunak idazle egin zuen.

Bere lumak emanak dira bertzeak bertze Piarres le Contrabandier, La Croix de Sang, Au Service de Don Carlos eleberriak, hirurak ere gure historian oinarrituak.

Euskaldunok erromantikoak gara, ez dugu emandako hitza jaten, erlijioa defendatzen dugu Bernovilleren arabera, fierrak gara.

Funtsean, Pierre Lotik gutaz idatzitakoak irakurrita sortutakoa zaigu egiten bere ikuspegia, salbu eta erlijioa, begien bistan zeukan errealitatetik jasoa baino.

Baina industria dateke perilik handiena. Eskolek eta kasernek, ahantzi egin behar nuen! hizkuntza zaharra hondatzen badute, industriak suntsituko ditu, epe luzean, euskaldunen usadioak, eta bere senaz oso bertzelako ohiturak harraraziko.

Materialismo ekonomikoa munduaren ustelgarria da.74 Le Pays des Basques. Gaampeuml;tan de Bernoville. Horizons de France, 1930.

Baiki, munduaren ustelgarria materialismoa dela diotenak diruz ustelduak egoten ohi dira maiz.

Gaampeuml;tanek adiskide du Don Julio de Urquijo, euskaltzale handia... eta oligarka ezaguna.

Bisitak egiten dizkiote elkarri.

Gaampeuml;tanek begi onez ikusten du Lizarrako Estatutua, haren alde idatzia da, eta ez zuhurtasunik gabe:

Zer suposatuko lukeen Iparralderako Autonomia Estatutuko batek Hegoaldean? Deus ez, ene sorterria harro dago euskalduna izateaz, baina ez da breton bretonnant, ongi txertatua dago politikoki Frantzian.

Iragan mendeko karlistak gozo hartu genituen, baina errefuxiatu bezala, bertzerik ez. 75 La revendication autonomiste des Provinces Basques. L'ILLUSTRATION, 1931-IX-26.